XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ezin dut saldu. Zuri opari egiten dizut. Zuk, gauza ederrak bereizten ba-dakizu.

- Illobak oraindik ere alegin batzuk egin zituan, baiña bere borondate ona eskertuz, berebil eder arekin gelditu zan.

- Zer gertatu zan? Emakume zar ura, etxean bakarrik bizi zala, maitasun pixka baten bearrean zan eta bere odolekoek ematen ez eta bere odolekoa ez zan illobak begirune pixka bat agertu zionean, bere esker onez, Packard berebil eder ura, opari egin zion.

- Eta bukatzeko, ara emen Dale Carnegie'k dion beste zerbait: Aspaldi xamar baso baten barrena noala, erri ttiki batean egiten zan egunkari bat aurkitu nuan.

Oso-osorik irakurri nuan eta baita iragarkiak ere eta ain bikaiña aurkitu nuan idaz-lan bat ebaki ta gorde egin nuan.

Beste gauza askoren artean au zion: Etxean egunero zoriontsu bizi nai ba'dezu, zure emazteak etxea ondo zaitzen ez duanik ez esan; are gutxiago, zure amak obeto zaitzen zuanik esan.

Alderantziz, beti, zure emaztearen bereiztasunak goraipatu itzazu eta etxekoandre zabalaren doaiak bere edertasunarekin iñor gutxik bezela alkartuta dauzkan emakumearekin ezkonduta zaudelako, bere aurrean zure burua zoriondu zazu.

Naiz eta aragia bere larruarekin eman, beiñere ez muxindu; aragia bere emazteak ain ondo jartzen dakian bezain ona ez dagola esatearekin bakarrik, urrengoan, zuk nai dezun erara maniatua jarriko dizu.

Britania Aundiko Disraeli gobernari ospetsuak ala zion: " Gizon bati bere buruataz itz egiozu ta ordutan zuri entzuten pozik egongo da.

Eta au da Dale Carnegie'k ematen duan aolkua: GORAIPATZEKOA DAN GUZTIA, BIOTZ ZABALEZ GORAIPATU EZAZU eta adiskideak egingo dituzu.

Zure bakardadea maita ezazu, eta sor erazten dizun oiñaze edo naigabea jasan ezazu.(R. M. Rilke).